XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sapir-en eta Whorf-en erakaspenetan agertuko zaizkigu ongienik honen ondorio larriak.

Hizkuntza diferentziala izanik, nekez onar dakioke Logikari absolututasunik.

Oso sustraitutako moldea ez bada.

Euskararen bokale-estruktura
Gaur arte eskuarki onartua izan den iritzia hauxe da: euskarak bost bokale dituela gaur, eta bost zituela lehen ere.

Iparraldeko /û/ delakoa, Zuberoan batez ere bizirik, antzinako /u/ delakoaren ondorio dela pentsatu izan da, eta zein kasutan hetsi den /û/ emateko xehetasunez azaldu digute euskalari batzuek, Lafon-ek eta Mitxelena-k esate baterako (ikus Fonética Hist. V., 51-57).

Era berean, aspaldiko /o/ delakoak /o/ eta /u/ eman dituela onartzen da eskuarki.

Ongi biltzen du joera hau Mitxelenak honetara idatziz: (F.H.V., 73).

Hizkuntzalari izan gabe harrokeria litzake ene partez iritzi horiek ukatzea.

Ez dut ezer ukatuko, beraz.

Baina hizkuntzalari ez naizelako, hain zuzen, eta hipotesi gisa, galdera hau egingo dut: ezina ote da benetan gauza bestaldera aztertzea?.

Zergatik ez pentsatuko gure bokale-estruktura gaur Xuberoak gorde duen seikuna dela, eta ez gure boskuna?.

Euskararen fenomeno askotan, gordetzaileago agertzen zaizkigu Iparraldeko euskalkiak (eta xuberera batez ere) besteak baino.

/û/ fonema gure bokale-estrukturan berria dela sinesteko, beraz, berritasuna kasu honetan Iparraldean, eta Xuberoan batez ere, gertatu dela pentsatu behar da.

Hau ez zait oso bidezkoa iruditzen; eta Mitxelenari berari ere ez, nik uste: (FHV,57).